Jokin Etxabe bergararrak irabazi du Kobaz Koba Trail mendi lasterketa

Mirari Altube Arrese 2026ko otsailaren 9a

Etxabe bergararra, Aranbarri eta Martinezen artean. (Argazkia: Guka)

Atzo, otsailak 8, jokatu zen Kobaz Koba Trail lasterketa Zestoan, eta 406 korrikalari batu ziren hasiera puntuan 10. edizioari ekiteko. Euripean egin behar izan zuten, lokatza lagun zutela, baina ikusleek berotutako giro politarekin. Bi ibilbide izan zituen lasterketak eta luzean, 30 kilometrokoan, Jokin Etxabe bergararra helmugaratu zen lehenengo, 2:26:18 denbora eginda.

Zaldei ibilbidea egin zutenak –30 kilometro– 08:30ean abiatu ziren eta Artzei ibilbideko –15 kilometro– korrikalariak 10:00etan. 

Jokin Etxabe izan zen nagusi Zaldei bidean 2:26:18 denborarekin eta haren atzetik sartu ziren Amets Aranbarri zestoarra eta Unai Martinez azpeitiarra biak batera (2:27:42). Emakumezkoetan Jone Zenitagoia elorriarra izan zen nagusi (2:55:41) eta haren ostean sartu z iren Eneritz Aramendi (3:06:01) eta Naroa Uria (3:15:32) biak azpeitiarrak.

Zaldei ibilbidea egindako lehenengo hiru emakumezkoak.

Artzei bideari dagokionez, Urrestillako Ibai Angulok irabazi zuen proba (1:11:18) eta haren atzetik sartu ziren Aiako Mikel Usandizaga (1:12:15) eta Markinako Xuban Muniozguren (1:12:24). Emakumezkoetan, Nerea Urteaga zumaiarra helmugaratu zen lehenengo (1:29:48), ondoren Irati Larrañaga usurbildarra (1:31:39) eta hirugarren, Jule Olaizola zumaiarra (1:37:11).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak