Zientzia kontuak izan ziren hizpide atzo Goienagusik antolatuta Bergarako Seminarixoan egin zuten saioan eta Pedro Miguel Etxenike zientzialari nafarra gonbidatu zuten horretarako.
Goizari hasiera emateko, Fisikan doktorea eta Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna den Etxenikeren iritziak eta hausnarketak jasotzen dituen El secreto de la naturaleza (Naturaren sekretua) izeneko ikus-entzunezkoa eman zuten eta horren ostean, Laboratorium Museoko zuzendari Rosa Errazkinen zein bertaratutako Goienagusiko hainbat kideren galderak erantzun zituen Donostia International Physics Centerreko presidentea den zientzialariak, umore puntu bati muzin egin gabe.
Etxenikek, era berean, Goienarekin egoteko tarte bat ere hartu zuen Etxenikek eta datorren asteko egubakoitzean kaleratuko diren Ttap aldizkari digitalean eta Puntua aldizkarian izango duzue hariegindako elkarrizketa osorik irakurtzeko eta ikusteko aukera.