Eskolako jangelen eredua nola desentralizatu izan dute hizpide Bergaran egindako jardunaldian

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko urtarrilaren 31

Gure Platera Gure Aukera plataformak goizean Bergaran egin duen jardunaldian.

Gure Platera Gure Aukera plataformak gidatuta, eskola jangelen araudia zein den gogora ekarri, eredua nola desentralizatu daitekeen proposatu eta orain arteko esperientziak partekatu dituzte udaletxeko osoko bilkuran goizean egindako jardunaldian.

Gure Platera Gure Aukera eskola jantokien inguruan duela urte batzuk sortutako plataforma bat da EAEn dauden ikastetxe publikoetako eskola jantokien eredua aldatzeko eta horren baitan egon daitezkeen aldarrikapen eta lanketa ezberdinak uztartzeko. Gaur, plataforma osatzen dutenek –jangeletako langileak, familiak, hezkuntza arloko langile ezberdinak eta ekoizleak– eta herritarrak elkartzeko jardunaldia egin dute Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, "ikusita momentua dela araudi eta ereduen inguruan proposamen zehatzak egiteko".

Eredua bera eta eskaintzen dena "osasuntsua, bertakoa eta justua" izatea da eskatzen dutena, eta egungo errealitatea hortik urruti dagoela ikusten dute. "Azkenean EAEn milaka haurrek jaten dute egunero jangeletan eta esan dezakegu azken urteetan atzeraldi bat egon dela kalitatean eta eta ereduan. Gaur landu dugun gaia da eredeu desentrazlizatu bat lortzea bai ikastetxeak eta bai parte direnek erabakimena edukitzeko eta parte hartzeko kudeketan. Nola lortu eredu desentralizatu bat jangelei dagokionean bai ikuspegi juridikotik bai familien parte-hartzetik", adierazi du Ereindajan kooperatibako Ainhoa Narbaizak.

Narbaizak azaldu duenez, eskola publikotan hezkuntza sailak jartzen dituen irizpideak catering enpresen kudeaketan oinarritzen direnak dira, "leku askotan ez dago sukalderik eta dagoenetan eskolatik ezin da ezer erabaki. Familia batzuk ez dakite beraiek ezin dutela ezer erabaki eta hori nola den posible galdetzen dute".

Sukaldeak bai, baina nolako eredua?

Orain arte Bizkaian egon dira eredu propioak edo ezberdinak lantzeko mugimendu gehien, Urduñan, Markinan, Laukarizen eta Gernikan, esaterako. Horko esperientziak partekatu eta ezagutu dituzte hobeto gaurko jardunaldian, euren esperientzia azaltzera joan direnak egon direlako, besteak beste entzuleen artean. Baita guraso elkarteetako zein ikastetxe ezberdinetako herritarrak eta guraso den abokatu bat, eta erdua desentralizatzea posible ikusten dutela adierazi dute. Azaldu dute hezkuntza sailak bigarren mailako zerbitzu moduan duela jangelen eskaintza, baina ume askok erabiltzen duten zerbitzua dela, ordu asko egiten dituztel hor eta hori zaindu egin behar dela da euren iritzia. Gehitu dute Jaurlaritzako hezkuntza sailak Hezkuntza Eraiki 2030 proiektuaz jardun zuela duela hilabete gutxi; sukaldeak eraikitzea jasotzen dela bertan –lekukoak zein zonaldekoak– eta sukaldea izan bai baina eredua zein izango den adostu behar dela diote. 

Bizkaian bezala beste lurralde batzuetan ere mugimenduak sortzeko helburuarekin egin dute jardunaldia gaur Bergaran. 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak