1993ko Aste Santuaren ostean joan zen Irlandara Iñaki Irigoien bergararra eta, 33 urteren ostean, han jarraitzen du. Askotariko lanak egin izan ditu urte hauetan guztietan eta arrazoi medikuak direla-eta, dagokiona baino lehenago hartu du erretiroa. "Txakurra paseatzen, igeri egiten, bizikleta estatikoan eta zinean ematen dut aisialdia", azaldu du. Normalean, udak baliatzen ditu Bergarara bisita egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.