Zapatuan ate irekien jardunaldia egin zuten Angiozarko eskola txikian bertako funtzionamendua, pedagogia eredua, hezkuntza-sistema eta ekipamendua bera ere ezagutzera emateko. Gaur egun, Haur Hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako 21 ikasle daude Angiozarko eskola txikian, eta irakasleen klaustroa, zortzi irakaslek osatzen dute.
Arbiaska guraso elkarteko kide Unai Asurmendik Angiozarrendako eskola txikia bizirik izatea "herriarendako traktore garrantzitsua" dela azpimarratu du.