Basalgoko parke eolikoa, batzar irekian hizpide

Mireia Bikuña 2025eko azaroaren 27a

Basalgon egin gura duten parke eolikoaren gaineko informazioa emateko batzar irekia egin dute asteon Bergaran, herritarren aurrean. Bergarako udal ordezkariek lehenengo aldiz eman dizkiete azalpenak interesa eta kezka agertu duten herritarrei. Sarrera gisa, Gorka Artola alkateak adierazi du Udalak "argitalpen ofizialetatik" jaso duela eskura duen informazio guztia.

Hala, aurreproiektua zein puntutan dagoen, aurrera egingo balu jarraituko lituzkeen pausoak, eta Basalgon ipini gura duten parke eolikoaren ezaugarriei buruzko datuak partekatu dituzte batzarrera bertaratu diren herritarrekin.

Alegazio-epea, zabalik

Joan den urriaren 17tik ikusgai daude Arena Power Solar 10 SLU enpresak Basalgo parke eolikorako aurkeztutako aurretiazko administrazio-baimen eskaera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio prozedura arruntaren hasiera eta hari lotutako azpiegiturena. Egun hartatik aurrera, alegazioak aurkezteko epea zabaldu zuten, abenduaren 22ra arte luzatuko dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak