Erromako inperioaren gainbeheratik Iruñeko erresumaren sorrerara doan aroari deitu dio egileak Euskararen mende magikoak. Izan ere, "aditu askoren ustez, euskararen historian berealdiko garrantzia izan duten aldaketak eta gertaerak gertatu ziren", esan zuen.
Polemikari ihes egin gabe, baina datuetan oinarrituz eta iritzi guztiak "errespetatuz" hipotesi guztien alde onak eta ez hain onak aletu ditu Elexpuruk. "Lau gai hartu ditut nagusi: euskalduntze berantiarra, artikuluarena, euskara sortu zaharra eta euskalkien sorrera", azpimarratu zuen ekitaldian.
Euskararen historiarekin interesa duten "guztiendako" liburua dela azaldu zuen egileak. "Historia, filologia edo arkeologia ikasketak egin dutenendako gomendagarria da. Zoritxarrez interes txikia pizten du horiengan. Beraz, betiko euskaltzaleak izango dira liburua irakurri eta erabiliko dutenak", esan zuen.