Teknologia kuantikoaren bueltan datoz 2025eko ZTB jardunaldiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko urr. 14a, 09:52

Zientzia eta teknologia kuantikoa ardatz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiak ospatuko dira datozen asteetan Bergaran. Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira, adin guztietarako. 

Bergarako Udalak, beste zenbait eragilerekin elkarlanean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien 2025eko egitaraua aurkeztu zuen, atzo, Laboratorium Museoan. Bergarak historian zehar zientziarekin eta honen dibulgazioarekin izan duen lotura gogorarazi zuten atzoko aurkezpeneko parte hartzaileek. Aldi berean, zientzia eta teknologia kuantikoaren garrantzia jarri zuten balioan. 

'Ikuspegi kuantikoak' erakusketa

Urriaren 29an zabalduko den Ikuspegi kuantikoak erakusketak eta Seminarixoan egingo den inaugurazioak emango die hasiera aurtengo ZTB jardunaldiei: "Erakusketak gure pertzepzio zuzenetik at dagoen azken esentzia duen mundu baten aurrean sortzen diren kontraesanak eta zalantzak aztertzen ditu", nabarmendu dute. Sei pantailako instalazio baten bidez, publikoak gogoeta eragiten duen eduki hezitzailean barneratzeko aukera izango du, kuantikaren funtsezko kontzeptuak ulertzen laguntzen duten edukiak.

Munduko diseinatzaile onenaren bisita

Azaroaren 3an, Fernando Baptistak Infografia zientifikoaren esploratzailea aurkeztuko du Aroztegi aretoan. Society for News Designek munduko diseinatzaile onena izendatu du Baptista aurten. Hirigintza eta Garapen zinegotzi Markel Azkargortak nabarmendu zuen aurtengo ZTB jardunaldien helburua publiko orokorrari eta gazteei kuantikaren mundua gerturatzea eta piztea dela: "Nabarmendu nahiko nuke ezagutza ez dela soilik adituentzat. Gure helburua da ezagutza herritar guztiengana iristea, modu erakargarrian eta ulerterrazean. Horregatik, ZTBren egitaraua gai ezberdinen inguruko jarduerez osatuta dago: gazteentzako tailerrak, helduentzako hitzaldiak, erakusketa interaktiboak, eta abar". Izan ere, herritar guztiei "modu ulerterrazean eta erakargarrian" partekatzeko espazioak eskaintzea da ZTB jardunaldien helburua.

Goi mailako hizlariak

Jardunaldi hauek komunitate zientifikoaren, enpresa sektorearen eta hezkuntza erakundeen elkarlanaren fruitua dira eta, besteak beste, arlo ezberdinetako profesionalak izango dira protagonistak:
 -Juan Ignacio Perez Iglesias (Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua) 
 -Clara Montero (Tabakalerako kultura zuzendaria) 
 -Ricardo Diez (Donostia International Physics Center – DIPC) 
 -Arantzazu Garcia Lekue (DIPCko ikertzailea) 
 -Fernando G. Baptista (National Geographic) 
 -Sara Barja (Ikerbasqueko ikertzailea) 
 -Ane Bordagaray eta Jon Mattin Matxain (EHUko ikerlariak) 
 -Begoña Lashayas (Mondragon Unibertsitatea) 
 -Jesus Ugalde (EHUko katedraduna) 
 -Xabier Aizpurua (BasQ – Basque Quantum zuzendari zientifikoa) 
 -Ane Blazquez eta Asier Mongelos (Ikerlan)
 

Egitarau osoa eta streaminga webgunean

Urriaren 29tik azaroaren 19ra bitarte, ZTB jardunaldiek egitarau zabala izango dute. Adin guztietako publikoari zuzentzen diren erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak barne hartu ditu 2025erako prestatu den egitarauan. Egitarau osoa www.ztbergara.eus webgunean kontsultatu daiteke; webgune horretatik jarraitu ahalko dira streaming bidezko saioak. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak