Egun betea izan zuen lantaldeak, goizean prentsaren aurrean filma aurkeztu eta bestelako elkarrizketa eta zergin gehiagorekin; eta iluntzean Victoria Eugenia antzokian ziren jendaurrean filma erakusteko gogotsu. Antzokirako sarreran harrera beroa egin zien zaleek, eta txalo zaparrada ona egin zieten gero, filma ikusi ondoren, antzokitik ateratzeko orduan ere.