ALBISTEAK

'Egiaren Topaketak' ekimenaren baitan, Munaortuko bunkerrera

Imanol Beloki Unamuno 2025eko irailaren 20a

Irailaren 26an 89 urte beteko dira faxistak Arrasaten sartu zirenetik, eta Egiaren Topaketak antolatu dituzte Intxorta 1937 kultur elkarteak, Arrasateko Udalak eta Angiozar Bailarako Batzarrak. Horren baitan, Munaortuko bunkerrean izan ziren zapatuan. 

Munaortuko bunkerraren ibilbidearen aurkezpena egin zuten, gero, 10:00etan, hitzaldia egin zuten Angiozarko San Miguel Monte ermitan, eta ondoren ibilaldia egin zuten Munaortuko trintxeretara Angiozar Bailarako Batzarrarekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak