Otxoteen lehen topaketa Bergaran irailaren 27an, Alai Berrik antolatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ira. 18a, 16:31

Xabier Olabarria, Karlos Etxaniz, Maite Usabiaga eta Fran Martinez, gaur, topaketaren berri emateko agerraldian.

Alai Berri Taldeak antolatuta, bost otxote elkartuko dira Bergaran irailaren 27an. 

Alai Berri abesbatzak Bergarako Lehen Otxote Topaketa antolatu du irailaren 27rako. Ekimen horren helburua da otxoteen arteko harremanak estutzea, euskal folklorea zabaltzea eta lau ahotsetako kantuen aberastasuna herriko kaleetara eta auzoetara hurbiltzea. Antolatzaile den Alai Berri otxoteaz gain, Donostiako Luberri Xuri, Bilboko Lur Maitea otxotea, Errenteriako Karnaba otxotea eta Pasaiako Illumbe otxotea etorriko dira Bergarara.

Hona hemen lehen topaketa honetan parte hartuko duten otxoteak: 

Bergarako Alai Berri. 

Donostiako Luberri Xuri. 

Errenteriako Karnaba. 

Pasaiako Illumbe. 

Bilboko Lur Maitea. 

Mikel Laskurain aurkezle

Topaketa 12:00etan abiatuko dute, Seminarixoan emango duten kontzertuarekin. Talde bakoitzak lau pieza eskainiko ditu, gehienez, eta aurkezle lanak Mikel Laskurain aktoreak egingo ditu.

Ondoren, Kaleak alaitzen ekimena antolatu dute. "Herritarrei festa giroko egun bat eskaini nahi diegu. Talde bakoitzak ibilbide bat egingo du kantuan ekimenera batu diren tabernen atarian, musika eskolako trikitilariekin. Bost gune dira: Bolua, Poligonoa [Matxiategi], Espoloia, Irala eta frontoi ingurua. Ondoren, 70 bat lagun elkartuko gara Pertxa elkartean bazkaltzeko; kantu bazkaria izango da, nola ez, gu beti gaude-eta prest abesteko. Eskerrik asko Udalari eta bidelagun guztiei", esan du Alai Berri taldeko idazkari Karlos Etxanizek.

Izan ere, Santi Arrietak partaide guztiendako eskulturak sortu ditu; Manu Muniategiandikoetxea izan da kartelerako irudiaren egilea; eta kartela eta esku-programa Eneritz Madariagak egin ditu.

Egitaraua: 

Irailaren 27a, zapatua 

12:00 Kontzertua Seminarixoa aretoan 

13:30etik 14:45era Kaleak alaitzen kantu jira, Bergarako kale eta auzoetan zehar. 

Parte hartzaileak: 

  • Lur Maitea (Bilbo) 
  • Karnaba (Oreteta) 
  • Illunbe (Pasaia) 
  • Luberri Xuri (Donostia) 
  • Alai Berri Abesbatza (Bergara) 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak