Telesforo Monzon eLab laborategiaren Udako Eskolaren lehen edizioa egin dute

Goiatz Arana Begiristain 2025ko ira. 12a, 15:58

Asteon egin dute lehen saioa, Bilbon; eta gaur, bigarrena, Bergaran. Olaso Dorrean egitea zen hasierako asmoa, baina Miguel Altuna Lanbide Heziketa Eskolan egin du, izen-emate kopuruak aurreikuspenak gainditu eta gero.

Euskararen normalizazioak eta biziberritzeak eskatzen duen hizkuntza politika berriaren inguruko gogoeta egin dute, euskararen bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko joerak mahai gainean jarriz, hasteko eta behin. Haur txikiak dituzten gurasoengandik eta gazteengandik jasotako informazioa partekatu du Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko ikerlariak, eta ateratako ondorioez hitz egiterakoan, gaur egun gizarte eleaniztun batean bizi garela azpimarratu du.

Indarberritze aro bat irekitzeko beharra mahai-gaineratu du Josu Aztiria EH Bilduko legebiltzarkideak. Ildo horretatik, adierazi du datozen asteetan Enplegu Publikoko Legearen aldaketarekin Legebiltzarrean gertatzen denak garrantzia handia izango duela, aurrera begira  adostasunean ekinbide berriak aurrera eramateko gai izango diren edo ez ikusten lagunduko duelako.  Iñigo Urrutia, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, bestalde, euskararentzako estatus juridiko berri baten premiaz aritu da.

Egitasmo honen bidez, Telesforo Monzon eLab laborategian lantzen ari diren eta une honetan gako diren gai politiko, sozial eta juridikoen inguruan gogoeta partekatua sustatu nahi dute, ikuspegi soberanistatik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak