Gasteizen bizi den Joxe Lazkano bergararra eta haren familia oso bidaia-zaleak dira. Duela bi urte Malaysian egon ziren; iaz, Senegalen; eta, aurten, Indiako hainbat txoko ezagutzeko aukera izan dute. Rajastan eskualdean egon dira nagusiki, baina Varanasi hirian eta Agran ere egon dira, azken horretan baitago Taj Mahal eraikin ezaguna.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.