2009tik dihardu Bergarako Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, egoiliarren zaintzara bideratuko auzolandegiak antolatzen. Ordutik, pandemiaren bi urteetan izan ezik, Espainiar estatutik eta Euskal Herritik etorritako gazteak egon izan dira Mizpirualde egoitzan, boluntario lanak egiten, egoitzako bertako langileekin batera.