Hockeyaz gozatzeko aste bukaera ederra izan da Labegaraietan

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko uzt. 6a, 09:22

Burdinolako eta All Stars Zaragozako jokalariak Labegaraietan.

Bergara Hiria emakumezkoen hockey txapelketa jokatu dute asteburuan Labegaraietan, eta maila oneko bost talde nor baino nor gehiago aritu dira. Garaipena Valladolideko 

Hockeyak goitik behera hartu du Bergara aste bukaeran. Barikuan hasi eta zapatura arte, patinen eta sticken hotsa besterik ez da entzun Labegaraieta kiroldegian, Bergara Hirian emakumezkoen bost talde lehiatu dira-eta, nor baino nor gehiago. Barikuan 3x3ko partidak jokatu zituzten, eta zapatuan bost taldeen arteko neurketak.

Bergarako Burdinola taldeak ezin izan du lortu finalerako txartela zapatuan, eta nekea pilatuta –hiru norgehiagoka jarraian jokatu behar izan dituzte bergararrek sekulako beroarekin– 3. postua lortzeko partida, 4-0 galdu dute Zaragozako All Stars taldearen aurka.

Finala Valladolideko derbi bat izan da, bertako bi taldek jokatu dute-eta. CPL Valladolide eta Rolling Lemons lehiatu dira elkarren aurka, eta garaipena Espainiako talde onenetakoa den CPLk eskuratu du (11-2).

CPR Valladolid taldea, Bergara Hiria txapelketako garailea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak