Gabonetan jarri izan du Beart arte elkarteak erakusketa, baina aurten, salbuespen moduan, hilabete honetan egingo dute urteroko erakusketa, urtean zehar egindako lanak herritarren aurrean erakusteko. Estilo "ugari eta originalak" ikusgai izango direla aurreratu dute Beart elkartekoek. Uztailaren 13ra bitartean egongo da zabalik erakusketa Aroztegin.