Bergara Hiria hockey txapelketa zapatuan Bergaran

Xabier Urtzelai 2025ko uzt. 2a, 16:38

Bergara Hiria emakumezkoen hockey torneoa jokatuko dute zapatuan Labegaraietan, eta puntako bost talde izango dira bertan, tartean, Burdinolako neskak. Egubakoitzean, berriz, hirunako torneoa izango da. 

Zapatu goizean, 09:30ean hasita lehenengo fasea jokatuko dute, eta hor, 20 minutuko partidatan denek jokatuko dute denen kontra, 13:30ak arte. Eguerdian bazkaltzeko atseden hartuko dute eta arratsaldean jokatuko dute fase erabakigarria, 15:00etan hasita. Finalak 19:00ak aldera aurreikusten dituzte antolatzaileek.

Klubeko neskak, baina, egun bat lehenago hasiko dira motorrak berotzen, izan ere, egubakoitz arratsaldean etxeko jokalariek lagunarteko hirunako torneoa jokatuko dute. Hori guztia posible izan dadin halako ebentoetarako duten zoru berezia jarriko dute egunotan Labegaraietan, eta zoru horrekin benetako hockey pista bilakatuko dute Labegaraieta.

Atzoko aurkezpen ekitaldian txapelketan izango diren jokalarietako batzuk batu ziren. Bertan, Burdinolako zuzendaritzako kide Vanesa Tamayok nabarmendu zuen Burdinola bera ahalegin handia egiten dabilela hockeya ezagutzera emateko. Hori horrela, zapatuko torneoko partidu guztiak klubak youtuben duen kanalean jarraitu ahal izango dira zuzenean. Eta. kiroletako zinegotzi Olatz Manuel Ezenarrok adierazi zuen emakumezkoei ikusgarritasuna ematen dieten halakoa moduko kirol hitzorduak beharrezkoak direla, eta Udala horiek babestearen alde dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak