Bergara Hiria Pilota Txapelketaren finalak jokatu dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2025ko eka. 10a, 11:37

Apirilaren 29an eman zitzaion hasiera Bergara Hiria txapelketaren 27.edizioari, eta atzo, Bergarako Pentekoste jaien barruan eman zitzaion amaiera, finalarekin. Emakumezkoetan  Ibarrola-Mendizabal izan ziren garaile; promesetan Ramirez eta Okiñena bikotea eta nagusien kategorian,  Fernandez eta Loza bikoteak.

Bergarako Udal Pilotalekuan jokatutako finala hiru kategoriatan banatutako txapelketa izan da; binakakoan aritu dira, guztiak, emakumezkoen sailak, gizonezkoen promesen mailakoak, eta, gizonezkoetan nagusiak. Bergarako zaleak ere erakarri zituen txapelketak pilotalekura. 

Emakumezkoetan Ibarrola eta Mendizabal nagusi (22-12)

Emakumeen kategorian: Ibarrola-Mendizabal eta Salsamendi-Vertiz  partidua izan zen  jokatu ze lehenbizikoa. Partidua gogorra izan zela onartu zuten pilotariek, baina gerriko urdina zeramatenek alde nabarmenarekin garaitu zituzten gerriko gorridunak. Hain zuzen ere,  22-12 amaitu zuten partidua.

Promesetan, Ramirez eta Okiñena irabazle (22-12)

Promesetan, berriz,Ramirez-Okiñena bikoteak Ibarra-Elorza bikotearen aurka jokatu zuen. Unax Raminez eta Jon Patxi Okiñena izan ziren irabazleak. Partidua berdinduta hasi zuten bi bikoteek, eta garaileek adierazi zutenez, kosta zitzaien emaitza borobiltzea eta euren jokorik onena egitea. Emakumezkoen kategoriako emaitza berarekin amaitu zen partidua 22-12. 

Seniorretan, Fernandez eta Loza irabazle (22-15)

Seniorretan, nagusien sailean, berriz, Fernandez-Loza eta Egiguren-Uriondo pilotarien artekoa jokatu zen. 22-15 irabazi zuten gerriko gorria zeramatenek, Carmelo Lozak eta Jorge Fernandezek. Partidua oso ondo hasi zuten, aurretik, baina, zailtasunak ere izan zituzten partidua aurrera joan ahala, baina, markagailuari eutsi eta txapela lortzea lortu zuten.

Sari banaketa ekitaldian, Beñat Rezusta pilotari bergararraren Aitor Aranzabalen eta Eider Usobiagaren (Bergarako udal ordezkariak) eskutik jaso ahal izan zituzten finalistek txapelak eta garaikurrak, Bergarako frontoira joandakoen txaloen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak