ERREPORTAJEAK

Ekinez jaialdiak emandakoak, erreportaje berezi baten batuta

Sara Lanz 2025eko ekainaren 5a

Antolatzaileen, musikarien eta publikoaren askotariko testigantzak jaso dituzte 50 minutuko saioan.

"Arrakastarekin" egin dute hirugarren Ekinez musika jaialdia joan den asteburuan. "Kaleko doinuen elkargunea izateko asmoz eta gogoz sortutako jaialdiak bete du bere helburua; horregatik eskerrik beroenak lehen lerroan egon zareten boluntarioen sare guztiari", hala adierazi dute antolatzaileek sare sozialetan.

Hesiaren beste aldean izan diren musikariak eta ikusleak ere "gustura" ibili dira Labegaraieta auzoan atondutako topagunean; horren erakusle dira saio berezian batutako testigantzak. Musikaz haragoko bestelako ekimenek ere "harrera ona" izan dute; esaterako, estreinakoz prestatutako tatuatzeko guneak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak