Pello Garitano omenduko du Lokatza ziklismo eskolak hirugarrenez

Hasier Larrea 2025ko mai. 6a, 15:29

Maiatzaren 17an gogoratuko dute Lokatzari eta Bergarari hainbeste eman zion gizona, aurreko bi urteetan bezala, San Martin plazatik Gorlarako pedalkadak alaitasunez eta umore onarekin emanda. 

Primeran pasatzeko osagai guztiak izango ditu egunak. Gorlarako joan-etorra egin ostean, ikastolako patioan batuko dira poteoa egin eta bazkaltzeko. Arratsaldean musikak hartuko du protagonismoa, DJ Angy eta Fanfarre taldearekin. Ehundik gora lagun espero dituzte aurten ere, ez direlako gutxi izan Pello Garitano mirestu izan duten bergararak. 

Martxan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago kirolprobak.eus webgunean, eta herri bazkarirako tiketak ere salgai dauzkate Lokatzako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak