Bergarako ume eta nerabeei zuzendutako udako eskaintza aurkeztu dute

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko api. 28a, 17:29

Bergarako Udalak 2025eko udarako aisialdi eta kirol jardueren eskaintza zabala aurkeztu du. Helburua da haur eta nerabeei aisialdi hezitzaile eta aktiboa eskaintzea, euskaraz eta lagun artean, udalerriko instalazio ezberdinak eta ingurune naturala baliatuz.

Udaberriko oporraldia amaitu eta berehala eman du Bergarako Udalak aurtengo udarako prestatu duen aisialdi eskaintzaren berri. Udaleku irekiak, kirol campusa, kirol eskaintza edo Laboratorium museoko eskaintza izan, ume eta nerabe bergararrek ez dute aspertzeko astirik izango ekainaren 23tik uztailaren 18ra. Udaleku irekietan maiatzaren 15era arte dago zabalik izen-ematea; kirol campuserako, maiatzaren 12ra arte; udako igeriketa kanpainarako, maiatzaren 6ra arte; eta, azkenik, Laboratorium museoaren jarduera bakoitzak bere izen-emate epea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak