Bergara Infantil Txiki futbol taldeak Real Sociedad Nazioarteko Txapelketan hartu du parte. Bertan, Real Madrid, Manchester City, Reala bera… izan dituzte aurkari, eta, gol ugari jaso arren, txapelketan bizitako esperientziarekin eta haurrek izan duten aukerarekin oso eskertuta agertu dira Bergarako klubeko ordezkariak.