Sarituak "euskal kulturari eta musikagintzari egin dion ekarpen paregabea" nabarmendu zuten antolatzaileek, eta haren ibilbide artistiko "oparoa eta erreferentziala" goraipatu.
Zubiriak, berak, hunkituta eskerrak eman zizkien, eta sariarekin "harrituta" agertu zen. Bere poesietako batzuk ere errezitatu zituen oholtza gainean.
Haren lana goraipatu dute ekitaldian Olaso Dorreko Irati Jimenez lehendakariak, Bergarako alkate Gorka Artolak eta Zubiriaren hurbileko zenbait pertsonek. Besteak beste, Artolak adierazi zuen Zubiriak euskal musikaren esparrua "eraldatu eta aberastu" duela, "emakume kantari baten ahotsa lehen lerrora eramanez eta doinu tradizionalak berrituz".
Jimenezek, berriz, nabarmendu zuen Zubiriak euskal kulturan izan duen papera: “Metalak bezain gogorra eta hauskorra den gure oskolean zirrikituak egin dituzuelako. Arrakala horietatik sartu den musikarekin herriaren bihotza poztu duzue, Amaia, eta horregatik bihotzez maite zaituzte herriak".
Sari-artelana
Nerea Amenabarro artista izan zen Zubiriari emandako saria egiteko arduraduna. Hain zuzen, ‘Txorien kantuek bete dute paisaia motorra itzaltzerakoan’ artelana izan zen garaile, eta taula gainean bertan eman zion Amenabarrok berak saria Zubiriari.