Bergarako Lanbroa kultur elkarteak hitzaldi ziklo berria antolatu du. Mito eta historiaren arteko ur nahasietan izenburupean hiru hitzordu iragarri dituzte. Bigarrena egubakoitzean, martxoak 28, izango da. Juan Inazio Hartsuagak Euskal kosmogonia bakarra ote? hitzaldia egingo du. Saioa 18:30ean hasiko da Bergarako Irizar jauregian. Ondoren, afaria egingo dute Pertxa elkartean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.