Bergara Hiria VIII. San Martzial Igoera jokatu zen egubakoitzean, martxoaren 14an. Oxirondo plazatik abiatuta, kilometro eta laurdeneko ibilbidea egin behar izan zuten txirrindulariek, hiru kategoriatan: 23 urtez azpikoetan, Maite Urteaga izan zen garaile; juniorretan, Maier Olano; eta kadeteetan, Naxara Odriozola. Igamo Packaging taldeko txirrindulariak ere han izan ziren, eta Itxaso Plaza arrasatearrak, adibidez, laugarren postuan amaitu zuen proba 23 urtez azpikoen kategorian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.