Lehenengo ibilaldia martxoaren 20an izango da, eta Pol-Pol elkarteak antolatuko du. Ondoren, hileko hainbat astetan ibilaldi berriak egingo dira, Agorrosinen hasiera eta amaiera puntutzat hartuta; betiere, 10:00etan abiatuta.
Honako erakunde eta elkarte hauek babestuko dituzte ibilaldiak, besteak beste: San Joxepe, Aranzadi Ikastola, Osasun Publikoa, Bergarako Osasun-Zentroa, Bergarako Udala, Aspace, Mariaren Lagundia. Euria edo eguraldi txarra egiten badu, gimnasia saio bat eskainiko da Agorrosinen.
Izena emateko: 943 76 21 40 (San Joxepe) edo 943 77 70 95 (Agorrosin).
Jarraian, 2025eko egutegia eta irteera bakoitzaren antolatzailea.