Ohorezko kirol abonua jaso dute Bergarako bost kirolarik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko mar. 5a, 15:10

Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak atzo banatu zituen Ohorezko Kirol Abonatu txartelak, honako bost kirolari hauei: Carlos Telleria Viana, Olatz Gabilondo Zenitagoia, Xabier Uribesalgo Bikuña, Andoni Calbano Osinaga eta Elisa Arranz Cuellar. Urtebetez Agorrosingo Kirol Zerbitzurako doako sarbidea izango dute.

Bergarako Udalak Kirol Zerbitzuko Ohorezko Abonatu Txartelaren 2025eko irabazleak iragarri zituen atzo udaletxean egindako agerraldian. Sariok Bergarako kirol arloan nabarmendu diren pertsonen ibilbidea eta ekarpena aitortzea dute helburu. Ohorezko Abonatu Txartela jasotzen dutenek urtebetez Agorrosingo kirol zerbitzuen doako sarbidea izango dute. Esan beharra dago sari hau ez dela soilik kirol lorpenengatik ematen, baita kirola sustatzeko eta komunitatean eragin positiboa izateko egiten den lanagatik ere. Aurten bost pertsona hauek saritu dituzte: Carlos Telleria Viana, Olatz Gabilondo Zenitagoia, Xabier Uribesalgo Bikuña, Andoni Calbano Osinaga eta Elisa Arranz Cuellar. Azken saritu honek ohitura du astean lauzpabost aldiz joateko Agorrosingo igerilekuetara eta lotsaz hartu badu ere albistea, oso pozik dago. 

Epaimahaiaren irizpideak

Epaimahaia Bergarako Udaleko zinegotzi Olatz Manuel eta Kepa Sebalek, 2024an saritutako Nerea Agirrezabal eta Ritxar de Goñik, eta Kirol Zerbitzuko buru Iñaki Ugarteburuk osatu dute. Hautaketa prozesuan hainbat irizpide hartu dira kontuan, besteak beste, kirol merituak, dedikazioa, genero berdintasuna, inklusibitatea eta kirol modalitatearen izaera minoritarioa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak