Euskaraldia 2025

Bergarako Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu dute

Josu Bilbao Atxutegi 2025ko ots. 21a, 20:20

2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldiko laugarren edizioa, eta Bergaran, dagoeneko motorrak berotzen hasi dira hamaikakoaren aurkezpenarekin.

Seminarixoan aurkeztu dute, gaur arratsaldean, 2025eko Euskaraldiko Bergarako hamaikakoa. Ekitaldian presentzia handia izan du umoreak, Asier Galarzak bakarrizketa-saioa eskaini du-eta. Jarraian, Asier Elorzak eta Nagore Sanzek hiru kantu eskaini dituzte. Bergarako Euskaraldiko taldeak honako hamaikakoa aukeratu du:

Ahobizi:

  • Naiara Alonso (Bergara, 48 urte) komertzio jabea eta enpresa kontsultorea.
  • Andere Larrañaga (Bergara, 18 urte) ikaslea.
  • Arantza Gardoki (Bergara, 68 urte), erretiratua.
  • Eñaut Uriarte (Barakaldo, 52 urte), postaria.
  • Oier Garitano (Bergara, 22 urte),  futbol entrenatzailea.
  • Rose Marie Ledesma (47 urte, Peru), administraria.
  • Nekane Muñoz (Bergara, 30 urte, ikus-entzunezkoen errealizadorea.

Belarriprest:

  • Javier Casanellas (Nafarroa, 71 urte).
  • Luis Salazar "Chicho" (Peru, 24 urte), ikaslea.
  • Paloma Carrillo (Bilbo, 45 urte), LHko irakaslea.
  • Yves Roos (Belgika, 54 urte), haginlaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak