Bergarako Enpresen lehiakortasuna sustatzeko taldeak, Enpresarek, bazkideen Batzar Orokorra egin zuen atzo. Migel Altuna hezkuntza zentroko Areto Nagusian bildu ziren 26 bazkideetako asko, baita Foru Aldundiko eta Bergarako udaleko ordezkariak ere. 2024.urtean jarri zuen Enpresarek lehen aldiz martxan bere plan estrategikoa, eta Alain Vivas Enpresareko presidenteak esan du planean zehaztutako helburuetara bideratutako pausoak eman dituztela azken urtean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.