Laboratorium Museoak urtemuga berezia bete zuela iragarrita, urte osoko iraupena izango zuen ekitaldiz betetako egitaraua osatu zuen, 10. urteurreneko programaren eta ZTB-Zientzia Teknologia Berrikuntza Bergara jardunaldien barnean. Hala, Bergarako Udalak lagunduta, eta Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoak antolatuta, mahai-inguru izan da Seminarixoan emakume ingeniarien partetik.
Mahai-ingurua Laida San Sebastianek bideratu du, Entrepeneurship Teknologiako koordinatzaileak. Hizlariak, aldiz, Sara Fermin, Europa Fagor Electronica enpresako Area Sales Manager, Izaskun Larrañaga, Lacor-Ibili Taldeko kontseilari delegatua eta Annie Narvaez, AMIE Consulting-eko industria aholkularia izan dira.
Helburua ingeniaritzara gerturatzea
Ekitaldiaren helburua esperientziak partekatzea, ikasle gazteak ingeniaritzara gerturatzea eta aholkuak ematea izan da, eta aretoan saioa jarraitzen izan dira Mariaren Lagundia ikastetxeko ikasleak.
Sariak ikasleei
Mahai-inguruaren ondoren, Bergarako ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu duten Emakume zientzialarien lehiaketako sariak banatu dituzte, hala ekitaldia amaituz.