Antolatzaileek azaldu dutenez, soilik emakumeentzako topaketa bat egitea zen helburua, ohiko topaketetan ez delako emakumezko askorik egoten. Bestalde, Bergaran dagoen emakumezko eskalatzaileen komunitatea indartu eta ikusarazi nahi izan dute. "Askori lotsa ematen die rokodromora etortzeak, eta emakumeen sare bat sortu nahi genuen, hain zuzen, ausartzen ez diren horiek boulderrera etortzen hasi daitezen", esan dute.
Adin guztietako eskalatzaileak aritu dira rokodromoan; duela askotik eskalatzen dutenak, eta hasi berriak. Askorentzat ikasteko aukera ederra izan da, eta beste batzuk, beteranoak izan arren, boulderrera bueltatu dira aspaldiko partez. Eguerdi aldera, guztiek batera luntxa izan dute.
Horrez gain, Bergarako udalarekin batera eskalada ikastaroak antolatuko dituzte otsailean eta martxoan zehar, eskaladan hasi berriak diren emakumeentzat.