Bilbotik etorritako DJ Navajita Suarezek girotu zuen kanpoko gunea, reggaea eta early reaggae, calypso, rocksteady eta ska soinuen artean. Arrasateko Jon Garcia del Valek sortutako Del Val proiektuak eman zion hasiera aurtengo Danbakako hirugarren saioari. Sintetizadore eta bestelako tresna elektronikoekin sortutako doinuak eskainiz.
Antzuola eta Hernani aldeko musikariak batzen dituen Karena boskotea igo zen bigarren. Hirugarren, ordea, Oñatiko Henko izan zen. Metala du oinarrian euren musikak, metal-core ukitu batzuekin. Azkenik, Aretxabaletako Txerrikumeak taldea izan zen oholtzara igo zen azkenengo taldea, hala ere, Seminarixoa astindu eta sekulako giroa jarri zuten.
Danbakaren hirugarren saioa zuzenean ikusi ezin izan zutenek Goienan ikusi ahai izango dute bertan bizitakoa. Dabakast saioan, eguenean zortziretan eta hamarretan. Danbaka musika lehiaketaren laugarren saioa, berriz, abenduaren 13an izango da. Bertan arituko dira oholtzan, Banana Shake, Ondare, 721-Gogor Gabiltza eta Maider Mimi.