Moñuxek izan zuen Casaliren lanen berri eta haren lehenengo opera taularatzeko proposamena gustura hartu zuen. "Gu ohituta gaude kanpoko egileak edo ezezagunak izatera eta edukitzea Casali bera guri zuzentzen oso esperientzia interesgarria da. Berarendako ikustea bere lana beste formatu eta hizkuntza batean azaldu digunez oso esperientzia interesgarria izan da", azaldu du Valen Moñuxek.
13. musikala, berrikuntzez beteta
BAMen 13. musikala izango da eta oraingo honetan, 40 heldu eta beste horrenbeste haur arituko dira aktore eta abeslari lanetan, eta zuzeneko musika joko du 10 laguneko orkestrak. Baina beste berrikuntzetako bat izango da zuzendariarena. Valen Moñuxekin batera zuzendaritza partekatu baitu aurreko musikaletan, besteak beste, aktore, regidore edota zuzendari laguntzaile izan den Ander Arrutik. Berarentzat esperientzia ederra izan dela adierazi du. Kontakizunean ere egin dituzte aldaketak. Orain artekoekin alderatuta, ezberdina izango baita. "Orain arte egindakoetatik ezberdina da, ez baitu dialogorik edukiko. Narratzaile bat dauka pixka bat ipuinean sartuko gaituena, baina ondoren, dena jarraian joango da", aurreratu du Ander Arrutik.
Ia urtebete pasa dute ordu eta erdi inguru iraungo duen lana prestatzen Dekorazio eta jantziteriaz ere Arruti arduratu da eta denbora askoko lana izan dela nabarmendu du: "Dekoratuak eta jantziak ia %100ean guk egin ditugu pare bat gauza kenduta. Talde teknikorik gabe ez litzateke posible izango".
Sarreren salmenta
Emanaldiak azaroaren 9an eta 10ean izango dira (egun bakoitzean bi emanaldi, 17:00etan eta 19:00etan). Sarrerak salgai daude www.seminarixoa.eus atarian.