Bergarako San Joxepe elkartean jokatu da Debagoieneko erretiratu elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa, datorren zapatuan, hilaren 21ean, Legazpin egingo den Gipuzkoakoan nor arituko den erabakitzeko. Bi bikote izan zituzten arrasatearrek ordezkaritzat, eta bana, berriz, Oñatik, Bergarak eta Antzuolak; azkenean, Txomin Dominguez eta Jesus Zubikarai antzuolarrek eskuratu zuten Gipuzkoako lehiaketarako txartela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.