Beste urte batez estatu espainiarretik datozen hogei gazte Mizpirualdeko egoiliarren zaintzaz eta eurekin denbora igarotzeaz arduratuko dira abuztuan. Egubakoitzean bisitatu zuten egoitza, eta datozen egunetan hainbat ekintza egingo dituzte gazte zein nagusiek. Antolatzaileek egitasmoaren "arrakasta" nabarmendu dute eta "gazteek nagusiei, baina baita nagusiek gazteei, egiten dieten ekarpenak askotarikoak" direla diote.
Aurten bi txanda
Abuztuaren 14ra arte egongo dira gaurko egunean Mizpirualde bisitatu duten gazteak egoiliarrak zaintzen eta eurekin askotariko ekintzak egiten. Aurten, baina, bigarren hamabostaldian ere egongo da beste hogei gaztez osatutako talde bat, eta beraz, hilabete osoa iraungo duen egitasmoa izango da aurtengoa.