Itxi dute Ereindajanen Bergarako denda

Julen Murua Mesonero 2024ko abu. 1a, 16:53

Martitzenean itxi zuten Bergarako Joan XXIII. plazan kokatuta zegoen Ereindajan kooperatibako denda, hain zuzen ere, Elikaenea egitasmoak haren ateak zabaltzeko gero eta gutxiago gelditzen delako, eta Elikaenearen kudeaketaren ardura hartzearekin batera, fase berri bati ekingo diotelako Ereindajan kooperatibakoek. Hala, itxiera ekitaldi bat egin zuten, musikaz girotuta, Ereindajaneko produktuez osatutako lunch batek lagunduta, eta urte hauetan Ereindajaneko bazkide eta kontsumitzaile izan direnen babesarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak