IAM taldea 1991. urtean sortu zen Bergaran eta zehaztasun handiko mozketetan adituak dira ordutik. Elektroerosiozko mozketak egiten hasi ziren, baina bezeroen eskaera ikusita, ur bidezko mozketak egiten hasi ziren, eta, horrek bide eman zien bezero gehiagorengana iristeko.
Gaur egun, hiru mozketa mota erabiltzen dituze. Hasierako elektroerosiozko mozketaz gain, ur bidezko mozketa, eta 2017. urtean hasi ziren ur bidezko mikromozketak egiten dituzte. Bergarako planta dute bakarra, baina ordezkaritzak dituzte Frantzian eta Katalunian.