Argazkiak datuz osatzeko laguntza eskatu dute Artxibotik

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko uzt. 12a, 10:44

Udal artxiboan dauden milaka argazkiren informazioa falta zaiela adierazi dute Artxibotik bertatik, eta, horren ondorioz, 'Parte Hartu' ekimena jarri dute abian

Udal Artxiboak Parte hartu ekimena jarri du martxan. Argazkiak datuz osatzeko herritarren laguntza eskatu dute, eta, horretarako, beste atal bat ireki dute webgunean: bergarakoartxiboa. eus.

Hamabost egunean behin argazki bat igoko dute, argazki horren gaineko datuak biltzeko. "Igoko dugun argazkia ondo aukeratzea komeni da; herritarren interesekoa izatea, ekintza ezberdinen bat erakusten duena... Gero, erantzunak ondo daudela ere ziurtatu behar dugu, eta bada lana". dio Arantzazu Oregi Bergarako Udal Artxiboko arduradunak.

Herritarren batek argazkiari buruzko daturen bat baldin badaki, webguneko irudi azpian agertuko den fitxa osatu ahalko du. Zalantzarik izanez gero, herritarrak Artxiboko arduradunekin harremanetan jarri ahalko dira, 943-77 91 27 telefono-zenbakira deituta edo artxiboa@ bergara.eus posta elektronikora mezua bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak