Duela hirurogei urte baino gehiago Legazpin sortu zen TTT enpresa. Orduan, langile talde batek tratamendu termikoa eskainiko zuen enpresa sortzea erabaki zuen. Urte batzuk geroago jaitsi ziren Bergarako San Juan auzoan kokatzen den plantara eta ordutik bertan dihardute lanean.
Bergarako plantan metalezko piezen propietateak aldatzen dituzte, eta, horretarako, tratamendu termikoekin eta gainazaleko tratamenduekin lan egiten dute. Aeronautikarako eta autogintzarako lan egiten dute batez ere.
Bergarako plantaz gain, beste hiru plantak osatzen dute TTT Group taldea: Bergarako IkanKronitek, Zumarragako TTT Goiko eta Mexikoko Aeroproces TTT.