Burdinolako kideek antolatuta, Bergara Hiria hockey txapelketa jokatu zuten pasa den zapatuan, ekainaren 29an, Labegaraieta kiroldegian. Euskal Herriko talde onenetarikoak ez ezik Bordeleko eta Torrelavegako (Santander) taldeak batu ziren. Goizean goiz hasi zuten torneoa, eta iluntzean jokatu zuten finala: Burdinola eta Sobre Ruedas –Torrelavegako taldea– iritsi ziren finalera, baina bergararrek ezin izan zuten garaipena eskuratu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.