Oxirondo azokako araudia eguneratuko dute, Elikaenea proiektuarekin aurrera egiteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko eka. 11a, 12:26

Bi gai izan zituen berbagai udalbatzak atzo, ezohiko izaeraz deitutako osoko bilkuran. Batetik, Oxirondoko Elikaenea proiektuak aurrera egin dezan ezinbestekoa den azokako araudiaren eguneraketa eta, bestetik, ordenantza fiskaletan aldaketa bat.

Kirol zerbitzuko ikastaroetan eta euskaltegiko tasetan %3ko igoera aplikatzea onartu zuen udalbatzak atzo ezohiko izaeraz deitutako osoko bilkuran. Igoeraz gain, herriko ludoteka guztiak doakoak izatea ere onartu zen, eta ogasun zinegotzi Aitor Arantzabalen arabera, neurri horrek, besteak beste, herriko umeen aisialdiaren aukera berdintasunean sakontzea eragingo du. EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin eta alderdi sozialistaren kontrako botoarekin egin zuen aurrera proposamenak.

Indarrean dagoen azokako araudia, 1993koa

Bestalde, Oxirondo azokan Elikaenea proiektua martxan jarri ahal izateko ezinbestekoa den araudiaren aldaketa ere onartu zuen udalbatzak. Oposizioa abstenitu egin zen, nahiz eta EAJ hasieratik alde agertu den azokak biziberritzeko duen beharrarekin.

Ordenantza fiskalen aldaketa eta azokako araudi berria behin betiko onartuko dira datozen 30 egunetan herritarrek helegiterik ez badute aurkezten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak