EAJren Europako Parlamenturako hautagai Aitana Agirrek, Mikel Lete Bergarako EAJren udal bozeramaileak eta Elena Lete eta Aitor Urrutia EAJko legebiltzarkideek agerraldia egin zuten atzo, Bergaran, Irala kalean. Ekitaldian, adierazi zuten alderdi jeltzaleak faxismoari eta ultraeskuinari proposamenekin egin nahi diela aurre Europan.
Aitana Agirrek adierazi zuen EAJ alderdi "europazalea" izan dela betidanik, eta beti borrokatu dela "demokraziaren alde", Europa justu eta sozialaren alde; orain, ordea, hori "arriskuan" dagoela diote jeltzaleek.