Banatu dituzte Koldo Eleizalde lehiaketako sariak

Mireia Bikuña 2024ko mai. 27a, 16:39

Banatu dituzte 39. Koldo Eleizalde literatur lehiaketako sariak Bergaran. Ipuin idatzian, poesian, bertsotan, komikietan eta interpretazioan eta kontaketan banatutako lanak izan dira. Herritarrek aurkeztuko 311 lanen artean, 36 saritu dituzte.

Lanak banaka, binaka eta taldeka aurkeztu dituzte herritarrek. Bereziki interpretazioa atalean, film laburrak izan dira nagusi, eta hor ikastetxeak izan dira protagonista. Gela batzuk osorik igo ziren sari bila. Elkarlanaren emaitza.

Sari banaketa ekitaldian zehar, saritutako lan batzuk irakurri dituzte. Sonia Villamor eta Olatz Pagaldai aurkezleek Kangurua edo untxia ipuina irakurri dute, eta Alaine da Silvak, berak idatziko Untxi txikia ipuina irakurri du. Superheroiak bertsoak ere oholtza gainean abestu dituzte.

Dena den, ikus-entzunezko formatoan egindako lan guztiak ikusgai daude sarean. Sari banaketa ekitaldia Bergarako Udalaren Youtube kanalean eman dute zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak