Kanpaina horren baitan indarkeria matxista prebenitzeko eta artatzeko gida bat aurkeztu dute alde biek, urte osoko jaietara begira eta aisia-guneetarako lantzen ari diren protokolo berezi baten zati bat jasotzen duena.
Arreta zerbitzua, Irizar jauregian
Iazko Pentekoste jaietan -lehenengoz- eta ostean Sanmartinetan ipinitako arreta zerbitzua ere eskainiko dute jaiotan, Emagin enpresaren eskutik. Irizar jauregian egongo da, egubakoitz, zapatu eta astelehen gauetan, 22:00etatik 06:00etara, eta telefono bidezko arreta ere eskainiko da (747 44 84 56).
Hasierako arreta emozionala eta laguntza, eskubideei buruzko informazio egokia eta aholkularitza, edota autodefentsa feministari buruzko informazioa eskainiko dira bertan.
Kanpainaren aurkezpen agerraldian, mugimendu feministarekin egindako elkarlana goraipatu du Lete zinegotziak, "genero berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurkako borroka lehentasunezkoak diren momentu honetan, aliantza hau gizarte justuago baterantz aurrera egiteko funtsezko zutabea" dela argudiatuz.
Guateke more ibiltaria
Zapatu iluntzerako guateke more ibiltaria antolatu dute. 19:00etan emango diote hasiera, txosnagunean.