Maiatzean jokatuko da Algaraka bakarrizketa lehiaketa. Babesle eta laguntzaile askorekin baina Bergarako Jardun Euskara Elkartea eta Goiena Komunikazio Taldea dira antolatzaileak. Hala, lau saiotik bi Debagoienean jokatuko dira; lehenengo kanporaketa eta finala. Bakarrizketariek izena emateko aukera dute orain, egubakoitzera arte. Algaraka.eus atarian egin daiteke. Jarduneko Maitane Arizabaleta eta Goienako Oihane Agirre izan dira Hemen Debagoiena saioan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.