Ikusi –barrutik zein kanpotik– eta entzun egiten da Aroztegi aretoan dagoen kubo itxurako instalazioan. "Pieza batzuk daude ikusteko edo entzuteko direnak, eta beste pasarte batzuk ere ageri dira interaktiboak direnak eta norberaren Avatar modukoa sortu eta norberak interaktuatzen du horko itzal edo ispilu horrekin", azaldu du EØME erakusketaren egileak, Jokin Guridi Urrutiak (Bergara, 1983) artistak.
Apirilaren 21era arte egongo da zabalik ohiko erakusketen antzik ez duen hau. "Helburua ere bazen zerbait desberdina ekartzea, ohikotasunetik kanpo dagoena eta aldi berean jolastera edo parte hartzera ere gonbidatzen duena, norberak bere artelan propioa sortzera ere gonbidatzen duena".