Zortzigarren aldiz antolatu dute Bergarako Emakume Artisten erakusketa eta nazioarteko nahiz herriko emakumeak omendu dituzte 17 emakume bergararrek euren lanetan. Omenduetako lau bergararrak dira; hain zuzen ere, Mari Paz Alustiza eta Luisa Arregi margolariak, Asuntxi Gallastegi musikaria eta Dioni Tartas argazkilaria. Horietaz gehiago jakiteko, Justina Elexpuru eta Alicia Garcia parte-hartzaileekin egon da GOIENA. Erakusketa martxoaren 10era arte dago ikusgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.