Edukietan apenas sartu barik, Martxoaren 8ko adierazpena lantzeko prozedurak eztabaida eragin zuen Udal Gobernuaren eta oposizioaren artean. Eudelek proposatutako adierazpena nahikoa ez zela iritzia, EH Bilduk zaintza eta gobernantza feminista erdigunean jarriko dituen adierazpena proposatu zuen, oposizioaren arabera, azken orduan. Osoko bilkura hamabost minutu berandu hasi zen bozeramaileen artean adierazpen bateratu bat adosteko, baina ez zen akordiorik lortu.
Jardun euskara elkartea, azokara
Bestalde, aho batez onartu zen Jardun liburutegitik azokara lekualdatzeko hitzarmena. Aspaldiko eskaera bati erantzungo zaio hitzarmen horrekin, eta Udal Gobernuaren asmoa da euskara elkartea lehenbailehen martxan jartzea gaur egun txiki-txokoa dagoen ondoko lokal baten.