Bergarako Enpresare elkarteak bilera egin du Migel Altuna institutuan 2024ko plana aurkezteko. Elkarteko kideak eta Bergarako Udaleko, Debagoieneko Mankomunitateko zein Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak izan dira bertan. Plan Estrategikoa landu zuten joan den urtean eta lau lerro identifikatu zituzten aurten sakontzeko.
Duela 12 urte, 2012an Bergaran zegoen industriaren egoera kezkatzekoa zela ikusita hasi ziren, etorkizunera begira, lantegietako arduradunak elkartzen eta indarrak batzen. Enpresare elkartea bera 2021ean eratu zuten helburu berdinarekin.
Egun 24 enpresa daude, 1.000 langiletik gora biltzen dituzten sarea osatzen dute eta hamabi urte hauetan egindako bidetik beste 12 egiteko prest daudela berretsi dute kide guztiek urte hasierako bilera honetan.