Josetxo Muniategiri aitortza egin dio Euskal Eskubaloi Federazioak

Mireia Bikuña 2024ko urt. 8a, 16:32

Euskal Eskubaloi Federazioak Josetxo Muniategiandikoetxea bergararrari egin dio aitortza, entrenatzaile lanetan diharduen urteengatik. Abenduaren 29an Zumaian egindako galan Bergarako eskubaloiaren arima izan denari merezitako aitortza egin zioten.

Josetxo Muniategiandikoetxea ez zen galan egon, baina asko eskertu zuen berak eta beste pertsona batzuek jaso zuten errekonozimendua. Hauek ere, bera bezala, eskubaloian jokatzen hasi ziren eta ostean aulkietara pasa ziren, entrenatzaile lanak egiteko.

Bergarako eskubaloiak bilakaera handia izan du azken 25 urtetan. Urte onak bizi izan ditu, eta txarrak ere bai. Azken denboraldietan bizirik mantentzeko ahaleginean lan handia egiten dihardute, bereziki neskak eskubaloira erakartzeko. Lan zaila dute eskuartean, eta kontziente dira.

Beste bi aipamen

Abenduaren 29an Zumaian egindako galan bailarako beste bi ordezkari goraipatu zituzten. Biak ala biak, beraien klubetako zuzendaritzatan egindako lanarengatik: Arrasate Eskubaloiko Ines Azpiazu eta Aloña Mendiko Carlos Ugarte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak